Ongi etorri Idozko Wikipediara. Ido hizkuntza, jatorrian Esperanto Eraldatua moduan ere ezaguna, 1907 urtean sortu zen hainbat hizkuntzalarik eta irakasleak osaturiko Nazioarteko Hizkuntza Osagarriaren Eraketarako Batzordearen eskutik. Batzorde horrek mundu osoko 310 erakunde eta 1250 jakintsu biltzen zituen. Aurkeztutako egitasmo guztiak azterturik, Batzordeak Ido aukeratu zuen nazioarteko hizkuntza osagarri egokitzat.

Ido hizkuntza ikasten ari bazara eta gure Wikipedian idatzi nahi baduzu, aurrera! Beste wikilari zenbaitek egingo dituzte zuzenketak behar izanez gero. Zure ustez zuzendu beharreko artikulu orotan {{{Revizo}}} txantiloia jarri besterik ez duzu.

Idorako webgune nagusiaren orria hemen dago, idozko argitalpenak hemen aurki ditzakezu eta euskarari buruzko artikulua idoz hemen dago. Hemen duzu, azkenik, ido hizkuntzari buruzko Interneteko webguneen zerrenda bat. Bukatzeko, Ido Esperantoaren ordez aukeratzeko arrazoi nagusiak artikulu honetan laburbiltzen dira.